XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL-GERTAERAK

Iraillako 15-garrenekoak:

- 1421. - Zeztua'ri erri izatea ezagutu ta ortako nortasuna emon Juan I Erregeak.

- 1791. - Gaspar Jauregi jaio Urretxu'n Amazazpi urtedun, napoleondar gerratea gertatu ta an ibilli zan.

Artzaia lez ezagutzen zan.

Frantzetar batzuk igarri zitun bein aariak batzen eta ortatik etorri jakon euren aurkako amorrua.

Gizon ibiltari eta adoretsua, usterik gitxienean agertzen zan eta bere entzuteak gudaroste asko bildurtuta eukazan.

Gasteiz'en il zan, 53 urte eukazala.

- 1893. - Urte onetan Donosti'ko Udalak ango kale bateri bere izena emon eutsan.

- 1854. - Trino Quijano Iturriaga il Alikante'n.

Gerra gizona eta osagillea.

Alikanten gobernadore zala, kolera epidemi edo izurria agertu eta bere alegin guztiak ipiñi zitun gaixoei laguntzen.

Orretan ebillala, bera be kutsatu zan eta il.

Oroitarri bat dago Alikanten bere omenez.

Getariarra zan, 1808 urtean jaioa, erri aretako Iturregi baserrian.

Augustin Zubikarai'k 1994;ko ZEREGIÑAK oar-liburuan.